top of page

Haurrak

Haurrak: Motrizitatea eta ertaina


LIBURU DIGITALA - ARIKETA SAIOA

SAIOAREN IRAUPENA:
MATERIALA:----

->BEROKETA

5’
JOLASA/ARIKETA: Ispilua. Haurrak bikoteka jartzen dira. Batek mugimendu errazak egiten ditu (besoak altxatu, biratu, makurtu…) eta besteak ispilu bat balitz bezala imitatzen ditu. Denbora pasa ondoren, rolak aldatzen dira. Ariketa honek gorputza berotzeaz gain, arreta eta koordinazioa lantzen ditu.

5’
JOLASA/ARIKETA: Putzuak saihestu. Lurrean putzuak irudikatzen dira (zirkuluak edo marrazkiak). Haurrak espazioan ibiltzen dira eta “putzua!” esatean, bi oinekin salto egin behar dute putzuak saihesteko. Jolas honek hankak aktibatzen ditu eta koordinazioa lantzen du.

->ZATI NAGUSIA

10’
JOLASA/ARIKETA:Musika gelditzen denean. Musika jartzen da eta haurrak libre mugitzen dira: dantzan, korrika edo saltoka. Musika gelditzean, denek estatua moduan geratu behar dute. Oreka, kontrola eta arreta lantzen dira.

10’
JOLASA/ARIKETA:Soka gainetik eta azpitik. Soka bat jartzen da altuera desberdinetan. Haurrak txandaka pasatzen dira: batzuetan gainetik salto eginez, beste batzuetan azpitik makurtuta. Gorputz-kontrola eta koordinazioa lantzen dira.

10’
JOLASA/ARIKETA:Animalien lasterketa. Haurrak lerro batean jartzen dira eta irakasleak animalia bat esaten du. Denak animalia horren moduan mugitzen dira helmugaraino: igelak saltoz, karramarroak atzeraka, hartzak esku-oinez. Indarra eta koordinazioa lantzen dira.

10’
JOLASA/ARIKETA:Txoriak eta satorrak. Haur batzuk “txoriak” dira eta beste batzuk “satorrak”. Txoriak korrika edo salto egiten dute ihes egiteko, satorrek ukitu behar dituzte. Rolak aldatzen dira.

->BAREALDIA

5’
JOLASA/ARIKETA: Relajazioak. Haurrek lurrean etzanda arnasketak kontrolatu eta lasaitu

5’
JOLASA/ARIKETA: Luzaketak. Goitik behera egin luzaketak

bottom of page