top of page
AUKERA BERDINTASUNA
DENON ARDURA!
Emakumeak kirol eta osasun arloan izan duen presentzia etengabe hazi da, bere irudia eta gaitasuna nabarmendu nahian. Historikoki baztertua, gaur egun espazio propioa irabazi du, erreferente bihurtuz eta osasun‑ohitura aktiboak sustatuz. Bere eboluzioak berdintasunerantz egindako aurrerapauso sendoak islatzen ditu.




2025. BELDUR BARIK
GUZTION JARRERA
Gure formakuntza bere osotasunean ulertzeko eta bermatzeko asmoz, barne proiektu bat bideratu genuen. Horrela, Azaroan, Beldur Barik 2025 lehiaketan parte hartzeko erronkari eutsi genion. Bertan, gazteen artean indarkeria matxistaren aurkako jarrerak sustatzeko sortutako ekimenean ekin genion.
Oro har, proposamen edo lehiaketa honetan parte‑hartzaileek bideo, irudi edo bestelako sorkuntzen bidez jarrera ausart, parekide eta errespetuzkoak erakusten dituzte, eguneroko egoeretan nola erantzun daitekeen ikuspegi feminista batetik. Helburua gazteek autonomia, ahalduntzea eta harreman osasuntsuak lantzea da, indarkeria normalizatzen duten jokabideak identifikatu eta gaindituz.
Gure kasuan, 17 eta 20 urte bitartekoen kategorian, taldekako 1. saria jaso genuen "Zu... Aldatzeko prest zaude?" lanarekin. Espazio maskulinizatuen okupazioaren eta maskulinotasun berrien aldeko apustua eginez.
MARTXOAK 8
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Martxoaren 8ak emakumeen borroka historikoa eta egungo ekarpenen garrantzia azpimarratzen du, berdintasunaren aldeko aldarria indartuz. Egun hori ospatzeko, "The Office" seriean oinarritutako bideo sortzaile bat egin dugu, umorea eta errekonozimendua uztartuz. Helburua Larraña ikastetxeko emakume langileen lana, irudia, balioa eta konpromisoa goraipatzea da, eguneroko ekarpena ikusgarri bihurtuz eta errespetua sustatuz.

MARTXOAK 8
ZURE ETORKIZUNA GUREKIN HASTEN DA
Larraña auzoa, 16 (Larraña eraikina)
Unibertsitate etorbidea, 6 (Zuazola eraikina)
20560 Oñati
Tel.: 943 899 300
HOME: Contact
bottom of page


